BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Urtarrilaren 26ko Lehuntzeko berriak

urtarrilaren_26ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2023ko Urtarrilaren 26a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

"Hotza azkenean hor da"

_hotza_azkenean_hor_da_

MP3 jaitsi

Negu hastapen goxo eta beroaren ondotik, eurite azkarrak etorri eta azkenean hotza. Patrick Larrondo baratzezainarentzat berri ona da azkenean hotzaren presentzia.

Entselada, espinaka perrexilaren artean ibili dira hilabeteko kronikarentzat Maia Muruaga eta Patrick Larrondo baratzezain eta kronikaria.

2023ko Urtarrilaren 26a

BERRIAK

Urtebetetze "Zpeziala" Zizpa gaztetxearentzat

urtebetetze_zpeziala_zizpa_gaztetxearentzat

MP3 jaitsi

Baionako Zizpa Gaztetxeak 7 urte ospatuko ditu larunbat honetan urtarrilaren 28an.

Lesseps kaian kokatua da gaztetxea, herriko etxearekin elkarlanean lortu egoitzan. 2016az geroztik gaztetxeko kidea den, Lukas Hiriart-ekin, mintzatu da Maryse Etcheverry, gure aste huntako ikaslea.

Eguna Biltxokon, hasiko da eguerdi aldean bazkari eta arratsaldea poteoarekin, eta gauean SFM, Bulego eta Garilak 26en kontzertua izango da.

Jakin bestalde, Esne Beltza kontzertuan izanen dela Zizpa gaztetxean, martxoaren 24an, disko berriaren aurkezteko!



2023ko Urtarrilaren 26a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urtarrilaren 25eko Makea eta Lekorneko berriak

urtarrilaren_25eko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Urtarrilaren 25a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 01 24

adi_2023_01_24

MP3 jaitsi

Goxua'n Salsa, Silitia, Ro, Lampr3a, Florence and The Machin, feat Ethel Cain, Da Capo, The C.I.A, Civic, Atsuko Chiba, Our Last Crusade, Hypno5e.

2023ko Urtarrilaren 25a

BERRIAK

20 urte bete berri dituen Tximi Txama gazte abesbatza proiektuz betea da

20_urte_bete_berri_dituen_tximi_txama_gazte_abesbatza_proiektuz_betea_da

MP3 jaitsi

Urruñako Tximi Txama gazte abesbatzak iaz 20 urte bete zituen; gaur egun10 urtetik 19 urte bitarteko 40 gazteek osatzen dute gazte abesbatza eta besteak beste aurten Argentinarako bidaia bat eginen duteeta disko bat plazaratzeko helburua dute ere.

Maia Muruaga Urruñara hurbildu da Tximi Txama koruaren berri hartzera, Elena Clerc irakaslearekin bereziki egon da.

2023ko Urtarrilaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016