BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Otsailaren 9ko Lehuntzeko berriak

otsailaren_9ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2023ko Otsailaren 09a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 9ko Etxalar eta Baztango berriak

otsailaren_9ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2023ko Otsailaren 09a

KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Gure organismoaren ongizaterako ezinbestekoa den kolesterola

gure_organismoaren_ongizaterako_ezinbestekoa_den_kolesterola

MP3 jaitsi

Kolesterolak irudi txarra du, garai batez gure gorputzaren ongizatearen mamu beltza zen.

Alta kolesterola ezinbestekoa dugu, bi mota nagusi desberdintzen ahal dira, eta hauen arteko oreka ezinbestekoa dela uste du Ihitza Parotek.

2023ko Otsailaren 09a

BERRIAK

"Plazera hartzea dut helburua, etxean ari naiz, eta taldeko liderrak lagundu beharko ditut ere"

_plazera_hartzea_dut_helburua_etxean_ari_naiz_eta_taldeko_liderrak_lagundu_beharko_ditut_ere_

MP3 jaitsi

Amatur mailako txirrundulari hoberenak Baxe Nafarroa eta Xiberoan gaindi ibiliko dira asteburu honetan. Essor Basque lehiaketako hiru lasterketa iraganen dira, ostiral, larunbat eta igandean.

Frantziako amatur hoberenak jinen badira, lekukoek ere parte hartuko dute. Euskaldunak, Laboral Kutxa eta Euskal Selekzioaren koloreekin ariko dira gehien bat, horien artean, Maxime Renoux Lapurtarra. Joan den asteko balentriaren ondotik, kideak laguntzea izanen du helburu. Olatz Idoatekin mintzatu da.

2023ko Otsailaren 09a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Otsailaren 8ko Makea eta Lekorneko berriak

otsailaren_8ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 08a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 8ko Sarako berriak

otsailaren_8ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak. Aldi honetan asteazkenez, grebaren ondorioz.

2023ko Otsailaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016