BERRIKETARIAK | MAKEA

Urtarrilaren 19ko Makea eta Lekorneko berriak

urtarrilaren_19ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Urtarrilaren 18a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 01 17

adi_2023_01_17

MP3 jaitsi

Vivak/Bihar/Esanezin, TRB, Occhi Di Farfalla, Hiri Galduak, Balaklava Blues, La Fine Equipe, Mickey 3D, Gaz Coombes, Sleaford Mods, Titanic Bombe Gas, Optimist, Periphery.

2023ko Urtarrilaren 18a

BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 17ko Sarako berriak

urtarrilaren_17ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Urtarrilaren 17a

BERRIAK

Dantz'hadi : plazak dantzariz betetzeko helburuarekin

dantz_hadi_plazak_dantzariz_betetzeko_helburuarekin

MP3 jaitsi

Biarritzeko Maritzuli konpainiak helduentzako dantza kurtsoak proposatzen ditu ostegun arratsetan, 7.30tarik 9etarat.

Helburua da, plazak, dantzariz betetzea dantzaldietan.

Jon Olazcuaga Garibal, Maritzuli konpainiakoak, erran dauku helduentzat dantza klaseak bazirela, bainan hauek beste proiekturik badutela gibelean.

2023ko Urtarrilaren 17a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urtarrilaren 16ko Azkaingo berriak

urtarrilaren_16ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Urtarrilaren 16a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urtarilaren 13ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urtarilaren_13ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Urtarrilaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016