BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 8ko Sarako berriak

otsailaren_8ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak. Aldi honetan asteazkenez, grebaren ondorioz.

2023ko Otsailaren 08a

BERRIAK

Xare pilota jokoa biziarazteko lehiaketa Hazparnen

xare_pilota_jokoa_biziarazteko_lehiaketa_hazparnen

MP3 jaitsi

Xarezaleak irrikitan dira. Pilotazaleak diogu, igandean hasi baitira Xareko Mastersak Hazparneko Berria trinketean.

Laugarren ediziorako "Noizbait" Hazparneko pilota batasunak, berritasun batzu sartu ditu, baina funtsa beti berdina da: Xare pilota jokoaren promozioa egitea. Hortarako partidak biderkatuko dituzte. Heldu den larunbateraino, arratsalde guziz, munduko pilotari hoberenak ikusten ahalko dira Hazparnen. Deskubritu eta gozatzeko aukera. Olatz Idoate Mikel Funosas pilotari eta antolatzailearekin egon da.

2023ko Otsailaren 08a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Filma biziki xarmanta da"

_filma_biziki_xarmanta_da_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiarten kronikan bi film:

  • Asada Family Ryôta Nakanoren japoniar filma, hunkigarria ainitzentzat, ez hainbeste aldiz gure kronikariarentzat.
  • Youssef Salem à du Succes Baya Kasmiren frantses filma, Otxandak gustukoa izan duena.

2023ko Otsailaren 08a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Otsailaren 6ko Itsasuko berriak

otsailaren_6ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 06a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 6ko Azkaingo berriak

otsailaren_6ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Otsailaren 06a

BERRIAK

"2023a arte neskak ez integratzea Kaskarotetan harrigarria da, baina belaunaldi aldaketarekin naturalki egin da"

_2023a_arte_neskak_ez_integratzea_kaskarotetan_harrigarria_da_baina_belaunaldi_aldaketarekin_naturalki_egin_da_

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Kaskarotek, urte guziz bezala, Baionatik abiatu dute beren itzulia joan den larunbatean, otsailaren 4an. Heldu den ibiakoitz goizean, etxez-etxe ibiliko dira Arruntza auzoaldean, Uztaritzeko Hartzaro festibala kari.

Bainan, azpimarratzekoa da, aurten, emazteek lehen aldiz parte hartzen dutela À¢Â€Â“ Kriztof Arotzarenak Baionako agerraldia segitu du. 40 bat ziren Errobi aldetik etorriak kaskaroten ateraldi berezi hunentzat.

2023ko Otsailaren 06a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016