KRONIKAK
IHITZA PAROT | NATUROPATIA

Estresa kronikoa saihesteko gomendio batzu

estresa_kronikoa_saihesteko_gomendio_batzu

MP3 jaitsi

Estresa fisiologikoa da, naturala, ezohiko egoera batean garelarik gorputzeko hormonen erreakzioa.

Estimulantea izan daiteke, abereentzat ere hala da, bainan estresa kaltegarria delarik zer egin?

Estresa kroniko horri aurre egiteko kontseiluak proposatu dizkigu Ihitza Parotek.

2023ko Urtarrilaren 11a

BERRIAK

"Gizon diskretua naiz, agian egun batean ahantzi naute"

_gizon_diskretua_naiz_agian_egun_batean_ahantzi_naute_

MP3 jaitsi

"PAUSA" Guillaume Fauveau argazkilarian erakusketa estrenatu zuten joan den ostegunean Atalante zinegelan. Urtarrilaren 24a arte ikusgai duzue.

Etorkinei harrera egiten dien Baionako PAUSA lekuan eginiko argazki segida da, zuri-beltzean. Mediabask, Gara edo Berria hedabideentzat argazkilaria da lanbidez. Aldi huntan, proiektu pertsonalago bat aurkeztu du, Marga Forestier mintzatu da harekin.


2023ko Urtarrilaren 11a

BERRIAK

"Ikusten direnak eta ikusten ez direnak, anbiguotasun hori lantzea gustukoa dut"

_ikusten_direnak_eta_ikusten_ez_direnak_anbiguotasun_hori_lantzea_gustukoa_dut_

MP3 jaitsi

Bisitariaren irudimenari dei egiten dion artista da Gonzalo Etxebarria.

Bolumena eta argia landu ditu xiberotarrak, Uztaritzeko Ttok galeriarentzat prestatu dituen obrak egiterakoan. Erakusketarentzat sortutako obrak urtarrila bukaera arte ikusgai dituzue.

Ez galdegin Gonzalo Etxebarriari zer agertzen den obra honetan ala bestean, errana ez dena agertu nahi baitu, eta arteak duen rola baliatu: galderak pausatzeko. Arantxa Idieder mintzatu da xiberotarrarekin.

Gonzalo Etxebarriaren obrak urtarrilaren 26a arte ikusgai dituzue, eta ordutegientzat eta xehetasunentzat, Ttok.eus webgunean

2023ko Urtarrilaren 10a

BERRIKETARIAK | SARA

Urtarrilaren 10eko Sarako berriak

urtarrilaren_10eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Urtarrilaren 10a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Sartzen gira zinez bere azalean, eta zauria senditzen dugu, presondegian delarik ere sartzen gaitu berekin"

_sartzen_gira_zinez_bere_azalean_eta_zauria_senditzen_dugu_presondegian_delarik_ere_sartzen_gaitu_berekin_

MP3 jaitsi

Assata Shakur - Autobiografia bat deitzen den liburua aipatzen digu hilabete honetan Nora Arbelbide kronikariak.

Black Panthers-ko kideak idatzi duen autobiografia, Danele Sarriugarteren itzulpenarekin euskaraz argitaratu du Katakrak-ek.

Assata Shakur, 1947an sortu zen New Yorken, Askapen Armada Beltzeko kide zen, eta txilotua, tiroz zauritua sartu zen presondegian eta zonbait urte berantago eskapatu zen eta Kuba asilo politikoa lortu zuen. Geroztik FBIko pertsona bilatuen zerrendan da.

Arantxa Idieder egon da Nora Arbelbiderekin liburua aipatzeko.

2023ko Urtarrilaren 10a

BERRIAK

"Sozio-estetika ez da edertasunaren bila joatea, bakotxaren beharrei begira jartzea da"

_sozio_estetika_ez_da_edertasunaren_bila_joatea_bakotxaren_beharrei_begira_jartzea_da_

MP3 jaitsi

Hazparnen, EZTIA estetika-zentroa egoitza berrian plantatu zen joan den urtean. Ongizate artak eta aholkuak proposatzen ditu.

Bertan lanean ari den Aña Barbier-rekin mintzatu gira. Bera sozio-estetikalaria da. Marga Forestier-rekin aipatu du bere lanbidea.

2023ko Urtarrilaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016