KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

"Zinez mutikoen ikuspuntutik idatzia da, mutilak zentroan dira neska gutti, apalak, nesken estetika beti perfektua da"

_zinez_mutikoen_ikuspuntutik_idatzia_da_mutilak_zentroan_dira_neska_gutti_apalak_nesken_estetika_beti_perfektua_da_

MP3 jaitsi

Urtea bukatzeko, bi komiki aurkeztu dizkigu Elise Dilet Ikas pedagogia zentroko langileak. Olatz Idoateri zehaztu dion bezala, bat helduendako eta bestea nerabeendako.

  • Iruleak À¢Â€Â“ Garazi Albizua eta Olga Camona Peral
  • Cube Arts - Tomomi Usui-ren euskarazko Manga, Harriet argitaletxearen eskutik

2022ko Abenduaren 14a

BERRIAK

Euskal Herriko Mus Txapelketaren lehen kanporaketa Lapurdin ostiralean izanen da

euskal_herriko_mus_txapelketaren_lehen_kanporaketa_lapurdin_ostiralean_izanen_da

MP3 jaitsi

Euskal Herriko Mus Txapelketa abiatzearekin lehen kanporaketak izanen ditugu Euskal Herriko herri ezberdinetan. XIV. edizioa ospatuko da aurten eta finala martxoaren 25an izanen da Bizkaiko Zornotza herrian.

Txapelketa hiru fasetan iraganen da: lehenik herri mailako kanporaketa, bigarrenerako sailkatuak direnak probintzia mailako kanporaketa izanen da eta azkenik finala. Lapurdin, lehen kanporaketa antolatu dute, Urruñako Xaia ostatuan abenduaren 16an, ostiralez arratsaldeko 19.30etan izanen da. Gerard Urrutiarekin mintzatu da Maia Muruaga.

2022ko Abenduaren 14a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2022 12 13

adi_2022_12_13

MP3 jaitsi

Gari eta Maldanbera, Txavvo, Arrotzak, Antareak, Muse & Mylene Farmer, Popular Creeps, Leftfield, Sigur Ros, Apollogaze, Metallica, Sudden, Suicide Silence

2022ko Abenduaren 14a

BERRIKETARIAK | SARA

Abenduaren 13ko Sarako berriak

abenduaren_13ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2022ko Abenduaren 13a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Abenduaren 12ko Azkaingo berriak

abenduaren_12ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Abenduaren 12a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Abenduaren 12ko Itsasuko berriak

abenduaren_12ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2022ko Abenduaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016