Larretxea : "Ez da azkena, baina beharbada ez dut gehio finalik jokatuko"

MP3 jaitsi

Igande goiz huntan jokatuko da Berezkoen binakako finala. Baionako Moderne trinketan, goizeko 11etatik goiti, Larretxea eta Lanbert-ek indarrak nehurtuko dituzte Waltary eta Harizmendiren kontra. Azken hauek dira faborito garbiak, baina Olivier Larretxea Zuraidarrak uste du irabazten ahal dela. Gainera azkenetan dela erran dio Olatz Idoate lankideari

2013ko Apirilaren 25a, 17:45

BERRIAK

zer bilakatzen dira zuen interneteko kontuak heriotzaren ondotik?

MP3 jaitsi

Hori bai galdera interesgarria Sabina Hourcadek Arantxa Idieder lankidearen galderei erantzuten die.

2013ko Apirilaren 23a, 11:57

Antton Amulet : "Berezkoak ? Ikusiko plazaren ondotik"

MP3 jaitsi

Antton Amulet Donapaleuko pilotariak, Frantziako buruz buruko xapela jantzi berria du, Benesse-n kontra irabazi ondoan 40-32. Euskal Herrikoa ere irabazi baitzuen, ez du partidarik galdu aurtengo sasoinean Amikuztarrak. Eta orain denek galdegiten dute berezkoetara pasako den ala ez. Olatz Idoate ahrekin elekatu da, lehenik joan den igandeko finalaz. Bi xapelak irabazi izanaz kontent da.

2013ko Apirilaren 23a, 10:07

BERRIAK

Peio Ainzi uholde plan berrituaz

Peio_Ainzi_uholde_plan_berrituaz

MP3 jaitsi

Martxoaren lauean irekiko da Urdazuri erreka uholde planaren berritzeko inkesta publikoa, lau herriko etxetan: Ainhoa, Sara, Senpere eta Azkainen, baita Hego Lapurdiko hiri gunearen egoitzan ere. Urdazuri errekaren uholdeek manera berezi batez markatu dute Senpere, hainbat aldiz erreka hedatu baita inguru hurbileko etxetara sartuz. Uholde plana berritzeko prefetak lan luze bat egin du izendatu ditugun lau herriko etxekin, aldiz, gauza kuriosa, Senpereren kasuan uholde plan berritua bilkura batean presentatu dutelarik ez dute Luberri oihanean eraikia den barradera kontutan hartzen. Puntu hori besteak beste argitu nahi izan du Mattin lankideak Peio Ainzi Senpereko axuantarekin.

2013ko Otsailaren 28a, 11:04

BERRIAK

Xalbador Kolegioak kanpaina berezia abiatzen du

MP3 jaitsi

"Xalbador kolegioa, etxe zaharretik amets berrira" lemapean, kanpaina berezia abiatu du Kanboko Xalbador kolegioak. 30.urteurrena beteko du aurten. Antolatu dutenaren berri eman dio Terexa Lekunberri kolegioko lehendakariak Ekhi Erremundegiri

2013ko Otsailaren 27a, 10:35

BERRIAK

Laborantxa ganbarako hauteskundea

MP3 jaitsi

Atzo, laborantxa ganbarako hauteskundeen emaitzak argitaratuak izan dira.
Laurentx Etxegoin han zen.

2013ko Otsailaren 07a, 10:49


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01 | Nor gira?

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016