BERRIAK

I Ikusgarria : dantzaren bitartez Euskal Herriaren garai desberdinak kondatzen dituzte

i_ikusgarria_dantzaren_bitartez_euskal_herriaren_garai_desberdinak_kondatzen_dituzte

MP3 jaitsi

Urruñako Airoski dantza taldeak antolaturik, Arbonako PRIMADERA dantza taldearen À¢Â€ÂœI IKUSGARRIA À¢Â€Âœ ikusteko parada izanen da Zokoako Kiroldegian larunbat honetan, azaroaren 5ean arratseko 20tan. Hitzordu honen aipatzeko eta Urruñako Airoski dantza taldea ezagutzeko ere, Maia Muruaga, Urruñara hurbildu da Amets Bidartekin hitz egiteko.

Urruñako Airoski dantza taldearen berri izateko edo beraiekin harremanetan jartzeko Airoski taldea hemen ala hemen atxemango duzue.

2022ko Azaroaren 03a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Azaroaren 2ko Makea eta Lekorneko berriak

azaroaren_2ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2022ko Azaroaren 02a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

"Baratxuria bezala, babaren landarea azkarra da, horma ttipiak badira suportatuko du"

_baratxuria_bezala_babaren_landarea_azkarra_da_horma_ttipiak_badira_suportatuko_du_

MP3 jaitsi

Hazietatik abiatuta, garai honetan baratzearekin zer egin aipatu dio Maia Muruagari Patrick Larrondo kronikariak.

Baratxuriak, edo babak landatu adibidez. Pastanarririk ez du egiten aldiz Patrick Larrondok, aski konplikatua baita, belar tzarrak ere tarteko baitira adibidez.

Ilargiaren eragina, Jakoba Errekondoren liburua edota lekuko barazki mota desberdinak aipatu ditu.

2022ko Azaroaren 02a

BERRIAK

Bea Dolosor jostunarekin egon gira

bea_dolosor_jostunarekin_egon_gira

MP3 jaitsi

Azkainera hurbildu gira Bea Dolosor jostunak herriko Larre Lore eskulangintza gunean baitu bere ateliera. Bere ofizioa ezagutzeko parada izan dugu eta dituen asmoak ere aipatu dizkio Maia Muruagari.

BéAna D. atelierarekin, Bea Dolosorrekin harremanetan jarri nahi baduzue beanadkreazio@gmail.com emailera edo 06 33 84 67 92 telefono zenbakira dei dezakezue.

2022ko Azaroaren 02a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 31ko Azkaingo bestak

urriaren_31ko_azkaingo_bestak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Urriaren 31a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urriaren 31ko Itsasuko berriak

urriaren_31ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2022ko Urriaren 31a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016