BERRIAK

Arrangoitzeko zuhaitzetan zintzilik, izarrei so

arrangoitzeko_zuhaitzetan_zintzilik_izarrei_so

MP3 jaitsi

Arrangoitzeko etxolek hori dute proposatzen. Hiritik ez urrun, oihanean Xabi eta Carole Etxeberri anai-arrebek lo egiteko 7 etxola eraiki dituzte zuhaitzen adarrei lotuak.

Bikoteendako edo familiarekin, naturan murgiltzeko parada emaiten dute. Olatz Idoatek bisita bat egin die, Carole eta Antton Etxeberri kusiarekin elekatu da.

2022ko Urriaren 04a

BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 4ko Sarako berriak

urriaren_4ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2022ko Urriaren 04a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Artikulu hau Urruñako agot guztien oroigarri, horrelako giza bazterkeriak ez daitezen gehiago errepika"

_artikulu_hau_urrunako_agot_guztien_oroigarri_horrelako_giza_bazterkeriak_ez_daitezen_gehiago_errepika_

MP3 jaitsi

Joseba Aurkenerena laguntzailea hilabetero gurekin izango da, Euskal Oihartzunak kronika proposatzeko.

Agotak aipatu dizkigu aldi honetan, gure Historiaren parte garrantzitsua, populu baten bazterketa antolatua. Frogak eskas badira ere, Urruñako elizan agotek erabiltzen zuten sartzeak honen oroigarria da.

2022ko Urriaren 04a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #9

disko_gogorra_9

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

  • Manez
  • Ann O'aro
  • Rokia Traore
  • Tshegue
  • Frikun
  • Jupiter and the Okwess
  • N3rdistan
  • Fabri fibra
  • Les mamans du congos

2022ko Urriaren 04a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 3ko Azkaingo berriak

urriaren_3ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2022ko Urriaren 03a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urriaren 3ko Itsasuko berriak

urriaren_3ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2022ko Urriaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016