BERRIAK

"Guk senditu dugu gauzak larrutik bizitzeko beharra, hori dena animaliek irudikatzen dute nunbait"

_guk_senditu_dugu_gauzak_larrutik_bizitzeko_beharra_hori_dena_animaliek_irudikatzen_dute_nunbait_

MP3 jaitsi

Larunbat honetan urriaren 15ean Donibane Ziburuko gaztetxean BAZKA taldeak bere estreinako lana aurkeztuko du, Basoaren Ilunean Dantzan arratseko 21etatik goiti Fusible taldearen ondotik.

Bazka talde berriaz interesatu da Maia Muruaga, Txomin Urriza gitarristarekin.

2022ko Urriaren 14a

BERRIAK

Portugal, Italia edota Estoniako ikasleak Euskal Herria deskubritzen

portugal_italia_edota_estoniako_ikasleak_euskal_herria_deskubritzen

MP3 jaitsi

Europako 5 herrialdetako ikasleak Ipar Euskal Herrian ziren aste honetan. Xalbador kolegioa ERASMUS programa baten kide da eta horren baitan hurbildu dira Portugal, Italia, Estonia edo Palma Mallorcako 17 gazte. Aste guzian, arte tailerrak, kurtsoak eta bisitak egin dituzte elgarrekin, bakoitzaren hizkuntza eta kulturak trukatuz.

Ostegun goizean, Baionaren bisita egin zuten, inglesez. Marga Forestier han zen.

2022ko Urriaren 14a

BERRIAK

Hondamendia abiapuntu, antzerkiari esker ikasleekin lan bat eramaten du Axut-ek

hondamendia_abiapuntu_antzerkiari_esker_ikasleekin_lan_bat_eramaten_du_axut_ek

MP3 jaitsi

Axut konpainiak hezkuntzan daraman lanaz interesatu gira. Ostiral honetan Luhuson lehen aldiz aurkeztuko duen Hondamendia antzezlanaren inguruan lan bat ere eramaten baitu ikastetxeekin.

Maia Muruaga egon da Axut-eko Arantxa Hirigoienekin.

2022ko Urriaren 14a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Urriaren 13ko Lehuntzeko berriak

urriaren_13ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2022ko Urriaren 13a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urriaren 13ko Etxalar eta Baztango berriak

urriaren_13ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2022ko Urriaren 13a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Munduko pilota txapelketa Biarritzeko hitzordu nagusi urrian

munduko_pilota_txapelketa_biarritzeko_hitzordu_nagusi_urrian

MP3 jaitsi

Hilabete huntako aipagaiak Viviane Ithursarri laguntzailearekin: urri arrosa herrixka Biarritzeko kasinoan, munduko pilota txapelketa urriaren 23tik 29ra, BO errugbi taldearen aktualitatea Agen errezibitzen duelarik ostiral honetan, baserritar jantziak eta Halloween.

2022ko Urriaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016