KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Shabu film freskoa atxeman dut, interesgarria litaike jakitea nerabeek zer dioten"

_shabu_film_freskoa_atxeman_dut_interesgarria_litaike_jakitea_nerabeek_zer_dioten_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikari famatua berriz gurekin dugu aurten. Bi astero ostiralez goizeko 9:45ean eta atsaldez 18:40ean ikusi dituen film batzu aipatuko dizkigu arten ere. Aldi honetan:

  • Le Pharaon, le Sauvage et la Princesse Kirikou animaziozko filmarekin egin zen Michel Ocelot-ren azkena da, hiru istorio kondatzen ditu aldi honetan.
  • Shabu Shamira Raphaû"laren filma, Rotterdamen 14 urteko pertsonai baten gora beherak segitzea gustuko izan du gure kronikariak.


2022ko Irailaren 09a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Irailaren 9ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

irailaren_9ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2022ko Irailaren 09a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Irailaren 8ko Lehuntzeko berriak

irailaren_8ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2022ko Irailaren 08a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Irailaren 8ko Baztan eta Etxalarko berriak

irailaren_8ko_baztan_eta_etxalarko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2022ko Irailaren 08a

BERRIAK

EO! Elgar Oinka dantza taldeak 50 urte!

eo_elgar_oinka_dantza_taldeak_50_urte_

MP3 jaitsi

Hazparneko Elgar Oinka dantza taldeak 50. urtemuga kari egunaldi bat prestatu dute larunbatean, irailaren 10ean.

Mintzaldi, tailerrak, ibilaldi dantzatua, eta sorkuntza bat prestatu dute.

Maider Peyrelongue eta Cecile Oiharzabal taldeko kideekin aipatu dugu egunaldia. Eta Hazparnen kokatzen bada taldea, dantzariak ez dira bakarrik Hazpandarrak.

2022ko Irailaren 08a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Hilabetero Senpereko berriak Elur Alberdirekin

hilabetero_senpereko_berriak_elur_alberdirekin

MP3 jaitsi

Senpereko herriko etxetik, aurten ere Elur Alberdik Senpereko hitzordu eta berriak ematen dizkigu. Ikusgarriak, herriko bestak eta beste hilabete huntan.

2022ko Irailaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016