BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azaroaren 27ko Azkaingo berriak

azaroaren_27ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Azaroaren 27a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroren 24ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

azaroren_24ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Azaroaren 24a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Euskararen urtaroa Biarritzeko xoko desberdinetan ere

euskararen_urtaroa_biarritzeko_xoko_desberdinetan_ere

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarrik hilabete honetan hitzordu batzu aipatu nahi izan dizkigu:

  • Euskararen Urtaroaren kari Biarritzen, azaroaren 25ean 16:00 - 18:00 Planetariuma hantuko dute eta euskaraz dekubritzen ahalko da Mediatekan. Azaroaren 29an aldiz Social Bar ostatuan, Mintzapraktika gaualdia 18:00etatik aitzina
  • Abenduaren 2an Olentzeroren etorrera prestatzeko hitzordua Arrokaren lokalean eta Mizanbu gaztetxean.
  • Abenduaren 3an Euskaren Nazioarteko egunaren kari Transmisioa dokumentala
  • Abenduaren 23an Biarritzen izango da Olentzero.

2023ko Azaroaren 24a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Irringarria da, justua da, karikaturala izan gabe"

_irringarria_da_justua_da_karikaturala_izan_gabe_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiartek bi film ikusi ditu aldi honetan:

  • Simple comme Sylvain, kebekiar filma, amodio istorio bat bainan klixeak hausten dituenak
  • How to have Sex, film inglesa, 17 urteko neska gazte batzu festan, bainan gaizki joango dena batentzat.

2023ko Azaroaren 24a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Azaroaren 23ko Etxalar eta Baztango berriak

azaroaren_23ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Azaroaren 23a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Katubasak gure mendi edo pentzeetan dira bainan ez dira usu ikusten"

_katubasak_gure_mendi_edo_pentzeetan_dira_bainan_ez_dira_usu_ikusten_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin segitzen dugu hilabete honetan Uztaritzeko Oihanean.

Basurdearen ondotik, basakatua aipatu dute Olatz Idoaterekin, Felis Silvestris izen zientifikoaren pean, gure oihanetan bizi den basakatuak, ez du deus ikustekorik etxeetako gatuarekin.

2023ko Azaroaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016