BERRIAK

"Ez nuen inoiz errugbirik egin, ez nuen deus ezagutzen errugbiaz bainan giroan sarturik hasi naiz"

_ez_nuen_inoiz_errugbirik_egin_ez_nuen_deus_ezagutzen_errugbiaz_bainan_giroan_sarturik_hasi_naiz_

MP3 jaitsi

Senperen, errugbian neskek ere jokatzen dute.

Senpere, Donibane Lohizune ala Urruñatik heldu dira jokalariak errugbian aritzera, 35-40 urte dituzte gehienek. Bainan plakatzerik gabeko errugbian ari dira, hunkitzearekin bakarrik.

Bada urte zonbait taldea sortu zutela, baina azken bi sasoi hauetan gorpuztu da. Olatz Idoate, hurbildu da Senpereko errugbi zelaira, eta bertan Joana Haramboure eta Saroia Galarraga jokalariekin hitz egin du.


2023ko Azaroaren 20a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Azaroaren 20ko Itsasuko berriak

azaroaren_20ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Azaroaren 20a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azaroaren 20ko Azkaingo berriak

azaroaren_20ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Azaroaren 20a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 17ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

azaroaren_17ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Azaroaren 17a

BERRIAK

"Interesatzen zait trasmititzea nola energetika txinatarrak esplikatzen ahal duen gure bizi emozionala"

_interesatzen_zait_trasmititzea_nola_energetika_txinatarrak_esplikatzen_ahal_duen_gure_bizi_emozionala_

MP3 jaitsi

Udazkenean sartuak garenez, energetika txinatarran murgiltzea proposatzen du Jone Bordato, Hazparnen instalatua den Akupuntore eta Shiatsulariak.

Sasoi honek bultzatzen duen mugimendu energetikoa ulertzeko, hitzaldi ziklo bat abiatzen du igande honetan Izturitzen, 5 elementuen aitzakia hartuta.

Metala izango da lehen elementua, eta Energetika Txinatarra ezagutzeko estakurua izan daiteke ere lehen hitzaldi hau. Arantxa Idiederrek hitzekin du akupuntorearekin.

Jone Bordatoren hitzaldia, igandean 10.30tan Izturitzeko Artetxean izango da, izena emateko deitzen ahal duzue: 06 27 81 62 54.

2023ko Azaroaren 17a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

Ibil Bedi taldea eta Esanezin bakarlariarekin, Joanes Garcia Basurko udazkeneko giroan

ibil_bedi_taldea_eta_esanezin_bakarlariarekin_joanes_garcia_basurko_udazkeneko_giroan

MP3 jaitsi

Udazkeneko giro epelari soinu banda ekartzen digu hilabete honetan Joanes Garcia Basurkok.

Ibil Bediren Goldea, nafartar taldearen hirugarren diskoa aipagai, abenduaren 1ean Izpuran ariko direlarik Tatxers taldearekin.

Esanezin bakarlaria bestalde aipatu digu Joanesek. Ianire Aranzabe gipuzkoarraren ezizena da, "gizaki bakoitzaren intimoari hitz egiten dion" artista.

2023ko Azaroaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016