EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Laborantzan ainitz kezka dira, zure baitan ari zira lotuko naiz, pasatuko da, ez naiz erori behar"

_laborantzan_ainitz_kezka_dira_zure_baitan_ari_zira_lotuko_naiz_pasatuko_da_ez_naiz_erori_behar_

MP3 jaitsi

Mirentxu Elissalde Parachu izan da gure asteazkeneko gomita. Itsasuar laborari ekoizlea, Antxondoko Bordan saltzaile, Herriko Etxean inplikatua da ere laborantza sailan.

Lurraman ere engaiatua, emazte laborariak omenduak diren urte honetan, Panpi Mercapideren mikroan erraiten zigun beren etxean emazteek dutela beti etxaldea kudeatu.

2023ko Azaroaren 08a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2023 11 07

aspaldiko_gazteak_2023_11_07

MP3 jaitsi

Lehen saio huntan, Pirinio Atlantiko departamenduak lagundu emankizun berriaren aurkezpena, Leonie Agergarai emankizun egile, laguntzailearekin.

Jokin Apezetxea Azkarate, Bortzirietan, Nafarroan sortu Jubiloteka proiektuaren koordinatzaileak, xaharrendako sortu ludoteka ibiltari proiektua aurkeztuko digu.

Etcharry formakuntza zentroak GinkGo topaketen kari, harreman sozialaren fabrikak helburu nagusi bat badu: pertsona adindunen isolamenduaren prebentzioa. GinkGo-k garatu nahi ditu formakuntzak eta kultur, kirol eta experientzia artistikoen gida bat sortu. Eta euskarri numeriko eta ikus-entzunekoak sortu xaharrer botza emaiteko.

"Vaso-constricteur"delako sudurreko arterioen tinkatzaileak, ANSM-ak aholkatzen du baztertzea. Bihotzeko edo miokardioko infartuak probokatzen ahal dituzte. Hauen baliatzearen probetxu / arrisku balantza azaltzen digu Xan Berteretxe mediakuak.

2023ko Azaroaren 07a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 11 07

adi_2023_11_07

MP3 jaitsi

Auhen, Moxal eta Anari, Sorhots, Hellmugan, Ruth Radelet, Lalalar, VV Brown, Crystal Fighters, Hot Wax, Marell, Cauldron

2023ko Azaroaren 07a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #19

disko_gogorra_19

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Hilabete honetako emankizunean:

  • Vinicio Capossela
  • El General
  • Ondatropica
  • Peyo Torres y sus Diablos del Ritmo
  • Gata Cattana
  • Aziza Brahim
  • Todd Edwards (remix Cerrone feat Manu Dibango)
  • Daniel Sepe eta Andrea Tartaglia
  • Six Boys in trouble
  • Sons of Kemet
  • Trans Kabar

2023ko Urriaren 30a

BERRIAK

Ehun bat biolin "Atomiko" Biarritzen igandean antolatzen duten "hil-kontzertuan"

ehun_bat_biolin_atomiko_biarritzen_igandean_antolatzen_duten_hil_kontzertuan_

MP3 jaitsi

Baionako kontserbatorioak bultzaturik, "Biolin Atomikoen hil-kontzertua" antolatzen dute igandean urriaren 29an Biarritzeko Halloween herrixkaren baitan.

Marina Beheretxe, Iparraldeko Orkestraren lehen biolinak eta Delphine Labandibarrek eraman proiektuarentzat, Gipuzkoatik eta Frantzia osotik hurbildu musikariak badira, haur ala helduak nahasirik, Huntza taldearen Aldapan Gora adibidez edota film musiken bertsio batzu emango dituzte, igandean arratsaldeko 14:30tan.

Haize eta euria iragartzen baitute, baratze publikoan izan ordez, Aguilerako Jai Alaian izango da kontzertua, eta urririk. Marina Beheretxerekin aipatu dugu.

2023ko Urriaren 28a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Haurren iritzia bildu du aste honetan Otxanda Larzabal Idiartek

haurren_iritzia_bildu_du_aste_honetan_otxanda_larzabal_idiartek

MP3 jaitsi

Otxanda larzabal idiart-ek hiru film proposamen baditu aste honetan, eta haurren oporrak izanki, bere kritikari gazte finak ere ekarri ditu azken filmarentzat.

  • En Buenas Companias
  • La fiancée du poete
  • Linda veut du Poulet (hau animaziozko filma)

2023ko Urriaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016