BERRIAK

Hiruka'ntuz : hiru probintzi elkartu nahi dituen kantu bazkaria

hiruka_ntuz_hiru_probintzi_elkartu_nahi_dituen_kantu_bazkaria

MP3 jaitsi

Kantua ohoratzea izanen du helburu HiruKantuz ekimenak azaroaren 25ean Senperen. Inharria etxean, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako kantuak emaitea dute xede eta hortarako liburuxka berezi bat atera dute.

Zaldubi ikastola da antolatzaileetan, eta Patxi Tikoipe burasoarekin egon da Olatz Idoate.

Izenak emaiteko, 06 09 80 90 39 zenbakira mezu bat igorri azaroaren 19a aintzin.

2023ko Azaroaren 16a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 11 14

adi_2023_11_14

MP3 jaitsi

Gailu, Mutaciervo, Iskanbila, Cat Power, Our Natural Killer, AJR, DEM, Beirut, Kwoon, CXK, Mouthbreather, Morne.

2023ko Azaroaren 15a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Azaroaren 15eko Makea eta Lekorneko berriak

azaroaren_15eko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Azaroaren 15a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Bitxi da, liburuak erosten ditut, ez ditut tabletan irakurtzen, bainan prentsa bai"

_bitxi_da_liburuak_erosten_ditut_ez_ditut_tabletan_irakurtzen_bainan_prentsa_bai_

MP3 jaitsi

Goiz honetan Lorentxa Saragueta kanboarra genuen gomita Gure Irratian. Komunikazio digitalan lan egiten du, eta sortzaile grafiko gisa.

20 urte pasa, liburuzain gisa lan egin ondotik, ez zuen euskal kultura utzi nahi eta horregatik bide berri hori gustora hartu zuen.

Elkar osatzen dutela Euskal Kultur Erakundean duen postuak eta ondoan egiten duen komunikazio lanakesplikatu digu besteak beste, Delirimu Tremens taldearen komunikazioaz arduratzen den Lorentxa Saraguetak.

2023ko Azaroaren 15a

BERRIKETARIAK | SARA

Azaroaren 14ko Sarako berriak

azaroaren_14ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Azaroaren 14a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

"Nahi ginuen zerriaren pixontzia bildu, ez ginuen baloirik ordian, hura garbitzen eta hantzen ginien eta futbolean ari ginen"

_nahi_ginuen_zerriaren_pixontzia_bildu_ez_ginuen_baloirik_ordian_hura_garbitzen_eta_hantzen_ginien_eta_futbolean_ari_ginen_

MP3 jaitsi

Terexa Lekunberri, antropologoak hilabete honetan 100 urte bete berri dituen Pierrot Etxeleku entzutea proposatzen digu.

Arbonarrak, 22 urte pasa ditu Euskal Herritik kanpo, bainan gogoan ditu, haurtzaro garaiko ihauteriak, ala urte berriak etxez-etxe ospatzen zirelarik.

Ihauteri garaia adibidez Pierrot Etxelekuren familiarentzat, etxeetan janaria biltzeko parada zen, xingarraren azala? kailua? baldin bazen ere. Arantxa Idiederrekin hitz egin du Terexa lekunberrik.

2023ko Azaroaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016