EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Diskoak gero eta gutiago saltzen dira, bainan kontzertuak martxan dira"

_diskoak_gero_eta_gutiago_saltzen_dira_bainan_kontzertuak_martxan_dira_

MP3 jaitsi

David Ondars, antzerkilari, aktore, taula zuzendari, antzerki idazle eta musikaria ginuen asteazken goizeko gomita.

Armendariztarrak, herrian antzerkia egin zuen ttipitatik. Bainan lizeoan Antton Lukurekin beste atxikimendu bat sortu zaio, eta orain Chimères taldearekin ari da. Horrezgain, Baionako Elkar dendarentzat komertzial lana egiten du. Panpi Mercapidek galdera ainitz zituen asteazken honetako gomitarentzat.

2023ko Urriaren 11a

BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 10eko Sarako berriak

urriaren_10eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Urriaren 10a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"11 urteko bosniar nerabe baten begietatik senditzen dugu gerla etortzen, giro hotz hori"

_11_urteko_bosniar_nerabe_baten_begietatik_senditzen_dugu_gerla_etortzen_giro_hotz_hori_

MP3 jaitsi

Zlatzaren Egunkaria aurkeztu digu hilabete honetan Nora Arbelbide kronikariak.

Zlata Filipovic, 1991 urtean 11 urteko nerabea zen, Sarajevon bizi. Gerla hasi zen garai hartan, eta egunkari bat idazten zuen bosniar gazteak.

Anne Frankek bigarren gerlan idatzi zuen maneran, bere egunerokoa idazten zuen, gerla heltzen ari zela, giroa idatzi zuen, 11 eta 13 urte artean. Nora Arbeldidek uste du liburu egokia dela, kolegioetan gazte irakurleentzat. Arantxa Idieder joan da Nora Arbelbideren gana.

2023ko Urriaren 10a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 9ko Azkaingo berriak

urriaren_9ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Urriaren 09a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urriaren 9ko Itsasuko berriak

urriaren_9ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Urriaren 09a

BERRIAK

Haizea Nuen, etxebizitzaren eskubidearen aldeko ereserkia

haizea_nuen_etxebizitzaren_eskubidearen_aldeko_ereserkia

MP3 jaitsi

Zortzi taldeko Bixente Junca eta Xanti Legartok plazaratu dute bideo klip bat, joan den urtean argitaratu Deia diskoko kantu batekin. Usaian poesiaz josi kantuak egiten baldin badituzte, aldarrikapen bat aitzinean eman nahi izan dute.

Haizea Nuen, kantua berriz grabatu dute laukotean, eta etxebizitzaren problematikaren ereserkia bilakarazi nahi dute. Panpi Merkapide mintzatu da bi musikariekin.

2023ko Urriaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016