BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 16ko Azkaingo berriak

urriaren_16ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Urriaren 16a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urriaren 13ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urriaren_13ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Urriaren 13a

BERRIAK

Azken egunak Zugarramurdiko Sanokik antolatu mus txapelketan izena emateko

azken_egunak_zugarramurdiko_sanokik_antolatu_mus_txapelketan_izena_emateko

MP3 jaitsi

Hasi bezala, besta giroan bukatuko du Zugarramurdiko Sanoki ostatuak aurtengo sasoia. Joan den maiatzean ireki berria, Niko Etxarten kontzertu batekin eman zioten hasiera abenturari, urri ondar honetan Mus txapelketa batekin bururatuko dute, urriaren 20an abiatuko dena.

Izenak urriaren 15a aintzin eman behar dira 00 34633 35 94 13-ra whatsapp mezu bat bidaliz, edo ostatutik pasatuz. Txapeleketa urriaren 20, 23 eta azaroaren 3 eta 11an iraganen da, eta 1000 euroko saria izanen da bikote irabazlearendako.

Olatz Idoate mintzatu da, Sanoki ostatuko Evelyne Errandonearekin.

2023ko Urriaren 13a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

"Film harrigarria da, auzia segitzen dugu bi orenez ohargabean"

_film_harrigarria_da_auzia_segitzen_dugu_bi_orenez_ohargabean_

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart, bi film berri baditu gomendatzeko, biak frantsesak eta bigarrena, ezustean harrapatuta egon da.

Eta film gehigarri bat bukatzeko, Otxandaren kuttuna den filma: Pride.

2023ko Urriaren 13a

BERRIAK

"Buztin lana bikote dantza bezala da, behar da lurra ulertu eta bere erritmoa entzun"

_buztin_lana_bikote_dantza_bezala_da_behar_da_lurra_ulertu_eta_bere_erritmoa_entzun_

MP3 jaitsi

Buztina eskola ireki berri dute Baionan Laure Estevez eta Haize Othondok.

Aisialdirako buztina eskola da 6 pertsona hartzen dituzte kurtsoka, zeramikazko gauzak sortzeko parada eskaintzen dute, buztingaia eta moldea landuz.

Baionako Züzülü arte lekuan instalatu dira bi artisauak eta bertara hurbildu da Arantxa Idieder, Haize Othondorekin hitz egiteko.

2023ko Urriaren 12a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urriaren 12ko Etxalar eta Baztango berriak

urriaren_12ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Urriaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016