EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Etxean gutti marrazten nuen, gehiago lizeoan kurtsoen denboran mahai gainean eta kaierrean"

_etxean_gutti_marrazten_nuen_gehiago_lizeoan_kurtsoen_denboran_mahai_gainean_eta_kaierrean_

MP3 jaitsi

Amaia Carrère marrazkilari, komiki egilea gure asteazkeneko gomita izan da gaur.

Lekuindarra sortzez, Baionan bizi da orain. Bruselan egin du marrazkilari eskola eta gaur egun bere enpresa ttipia badu lanbide honetan.

Amaia Carrère-k azkenik Xilabaren afixa egin du, bainan ezagutarazi duen lehen lana "Ttinka" haur kantu liburuxkako ilustrazioen egitea izan da, Panpi Mercapideri erran dionaz.

2023ko Irailaren 27a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Elhuyar anaiak, zientzialariak eta espioiak

elhuyar_anaiak_zientzialariak_eta_espioiak

MP3 jaitsi

Gure Historiako pertsonaiek, gure artean egoitea merezi dutela uste baitu Joseba Aurkenerenak, Euskal Herriaren Historiaren parte diren pertsonaiak argitara ekartzen ditu.

Sasoi berri hau, Elhuyar anaiak aipatuz hasten zauku, Wolframa isolatzen izan ziren lehenak, zientzialariak ziren bainan baita espioiak ere.

Jatorriz lapurtarrak, aita hazpandarra eta ama Donibane Lohizunekoa zuten.

2023ko Irailaren 26a

BERRIAK

Jeiki jeiki, Lapurtarren Biltzarra igandean izango da!

jeiki_jeiki_lapurtarren_biltzarra_igandean_izango_da_

MP3 jaitsi

Lapurtarren Biltzarra, izanen da asteburuan Uztaritzen, igandean urriaren 1ean.

Hiru urteko etenaldiaren ondotik, talde berri batek bere gain hartu zuen antolaketa, eta aurtengoa 3.edizioa izanen da hauentzat.

Panpi Mercapide bi antolatzailerekin egon da, Xabi Etxegarai eta Thomas Brillaxis-ekin.

2023ko Irailaren 26a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #18

disko_gogorra_18

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, eta aurten ere, Gure Irratian hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Hilabete honetako emankizunean:

  • Trio Mandili
  • Bachar Mar Khalife
  • City Boys International
  • The Be Good Tanyas
  • Dikalo
  • Giorgio Conte
  • Nu Guinea
  • Joi
  • Amorante
  • Rodrigo Cuevas

2023ko Irailaren 25a

BERRIKETARIAK | URRUñA

Jour de Fête konpainiak Urruñako biztanleekin prestatu ikusgarria aurkeztuko du

jour_de_fete_konpainiak_urrunako_biztanleekin_prestatu_ikusgarria_aurkeztuko_du

MP3 jaitsi

Ione Josiérekin Urruñako herriko etxetik, Lapurdiko herriaren berri hartzen dugu hilabetero:

  • "Zuek proposatu" Urruñako herriko etxearen proiektu deialdia, urriaren 30a arte.
  • Animazioak hiri barneko ostatuetan, irailaren 29 eta 30ean. Ostiralez Petti-ren kontzertua eta larunbatean Jour de Fête konpainiaren ikusgarria, herritarrekin emana.
  • Olhetako bestak ere irailaren 29tik urriaren lehenera.
  • Klimaren asteburua urriaren 13tik 15era.

2023ko Irailaren 25a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 25eko Azkaingo berriak

irailaren_25eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016