BERRIAK

"Buztin lana bikote dantza bezala da, behar da lurra ulertu eta bere erritmoa entzun"

_buztin_lana_bikote_dantza_bezala_da_behar_da_lurra_ulertu_eta_bere_erritmoa_entzun_

MP3 jaitsi

Buztina eskola ireki berri dute Baionan Laure Estevez eta Haize Othondok.

Aisialdirako buztina eskola da 6 pertsona hartzen dituzte kurtsoka, zeramikazko gauzak sortzeko parada eskaintzen dute, buztingaia eta moldea landuz.

Baionako Züzülü arte lekuan instalatu dira bi artisauak eta bertara hurbildu da Arantxa Idieder, Haize Othondorekin hitz egiteko.

2023ko Urriaren 12a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urriaren 12ko Etxalar eta Baztango berriak

urriaren_12ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Urriaren 12a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Liburu izenpetze, hitzaldiak edota ikusgarriak igandean Liburua Familian egunean Senperen

liburu_izenpetze_hitzaldiak_edota_ikusgarriak_igandean_liburua_familian_egunean_senperen

MP3 jaitsi

Elur Alberdi, Senpereko herriko etxetik hilabete guziz bezala:

  • Klima astea Senpereko herrian ere, Larreko gelan ostegun honetan hitzaldia.
  • Mutxikoak, Larreko gelan urriaren 15ean
  • Liburua familian eguna, liburuaren inguruko ekimena Larrekon, urriaren 15ean.

2023ko Urriaren 12a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 10 10

adi_2023_10_10

MP3 jaitsi

Nøgen, Anonyme Popular, BSRT Kolektiv, Vibora, Wilco, Kevin Holliday, EMPRS, Vanishing Twin, Priape, Genn, Harm's Way, Code Orange.

2023ko Urriaren 11a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 11ko Makea eta Lekorneko berriak

urriaren_11ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Urriaren 11a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Diskoak gero eta gutiago saltzen dira, bainan kontzertuak martxan dira"

_diskoak_gero_eta_gutiago_saltzen_dira_bainan_kontzertuak_martxan_dira_

MP3 jaitsi

David Ondars, antzerkilari, aktore, taula zuzendari, antzerki idazle eta musikaria ginuen asteazken goizeko gomita.

Armendariztarrak, herrian antzerkia egin zuen ttipitatik. Bainan lizeoan Antton Lukurekin beste atxikimendu bat sortu zaio, eta orain Chimères taldearekin ari da. Horrezgain, Baionako Elkar dendarentzat komertzial lana egiten du. Panpi Mercapidek galdera ainitz zituen asteazken honetako gomitarentzat.

2023ko Urriaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016