BERRIAK

Hazparneko Haitzmendi bateria fanfarreak bere 110 urteak ospatuko ditu larunbatean

hazparneko_haitzmendi_bateria_fanfarreak_bere_110_urteak_ospatuko_ditu_larunbatean

MP3 jaitsi

Hazparneko Haitzmendi bateria fanfarreak 110 urte betetzen ditu aurten eta Ahurtiko Le Reveil Urtois taldeak 70 urte.

Elgarrekin kontzertu bat emanen dute Mendeala gelan Hazparnen, irailaren 23an 20.30tarik goiti.

Panpi Mercapidek xehetasunak bildu ditu taldeko batzuekin: Jaurena familian, Jean Roch aita eta Camille ta Lili alabak ari dira musikan.


2023ko Irailaren 21a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Irailaren 20ko Makea eta Lekorneko berriak

irailaren_20ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 20a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Euskara ikasteko frantses gramatika ahantzi behar da"

_euskara_ikasteko_frantses_gramatika_ahantzi_behar_da_

MP3 jaitsi

Duela 7 urte sortu zuten Elealdi elkartea, euskara irakasteko helduei Angelun.

Maryse Elissalde, elkarteko kidea izan da asteazken honetako goizeko 9:00ak eta 10:00ak artean Panpi Mercapideren gomita.

Euskara irakasle den Maryse Elissaldek duen haarremana euskararekin, nola transmititzen duen eta beste aipatu dituzte.



2023ko Irailaren 20a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 09 19

adi_2023_09_19

MP3 jaitsi

Nafarroa Oinez, Sara Zozaya, Don't Save The Queen, Urlik, Bakar, Obongjayar, Pomme eta Waxx, English Teacher, Lewsberg, Zhorhann, Brujeria, Gory Blister.

2023ko Irailaren 20a

BERRIKETARIAK | SARA

Irailaren 19ko Sarako berriak

irailaren_19ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Irailaren 19a

BERRIAK

Janus Lester, Ixtaklok edota DJ Doy Arruntzako bestetan asteburu honetan

janus_lester_ixtaklok_edota_dj_doy_arruntzako_bestetan_asteburu_honetan

MP3 jaitsi

Sarako bestak pasaturik, Lekornekoak bururatu berririk... iduri luke udako besten zerrenda bukatua dela aurtengo, baina ez oraino.

Asteburu honetan, Uztaritzeko auzoa den Arruntzako bestak izango dira. Olatz Idoate, Julen Lassale eta Thais Trounday komiteko kideekin mintzatu da.

2023ko Irailaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016