EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Hitza Hitz adibidez neretako balore biziki inportantea da"

_hitza_hitz_adibidez_neretako_balore_biziki_inportantea_da_

MP3 jaitsi

Goiz honetan Asteazkeneko gomita Ixabel Urbizu ginuen. Aeronautikan lan egiten du, Capgemini enpresan, eta beste alde batetik Otsokop super merkatu kooperatiba parte hartzailean,kide aktiboa izan da. Bizi mugimendutsua baduela aitortu dauku.

Lapurtarra da gaur egun bainan Baxe Nafarroan ditu erroak. Ikastolan ibilia Biarritze, Baiona eta Kanbon. Lehen ikasleetarik izan dela erran dio Panpi Mercapideri.

2023ko Urriaren 04a

BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 3ko Sarako berriak

urriaren_3ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Urriaren 03a

KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Ikasbide metodoaren 5.alea aterako da ondoko astean

ikasbide_metodoaren_5_alea_aterako_da_ondoko_astean

MP3 jaitsi

Ikas materialaz solastuz segitzen dugu hilabete honetan IKAS pedagogia zentroaren kronikan.

Joan den hilabetean eskolen sartzea baldin bazen, oraingoan AEK-ren sartzea aipatu du Olatz Idoatek Jon Itzainarekin. Ikasbide metodoaren 5.alea aterako dute ondoko astean, berrikuntzak zoin diren aipatu digu, atal berri bat sortu dutelarik justuki "ikusmolde kulturala" deitzen dena, IKASeko langileak gustukoa izan duena.

2023ko Urriaren 03a

BERRIAK

Naturopata eta haurdunaldian berezitua den Ihitza Parot instalatu berri da Kanbon

naturopata_eta_haurdunaldian_berezitua_den_ihitza_parot_instalatu_berri_da_kanbon

MP3 jaitsi

Ihitza Parot azken bi urteetan Gure irratian kronikak ematen aritu zen Naturopata izateko ikasketak egiten ari zela.

Diploma eskuratura, Kanbon ireki berri du bere bulegoa. Deneri zuzendua zaio, adin guzientzat, problematika desberdinetan laguntza bat ekartzeko. Azpimarratzekoa da, berezitasun bat landu duela, haurdunaldieri loturiko gaiak menperatzen ditu berezikiago. Haurdunaldiko masaiak egiten ahal ditu adibidez.

Arantxa Idieder joan da Ihitza Paroten kabinete berrira.

2023ko Urriaren 03a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 2ko Azkaingo berriak

urriaren_2ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Urriaren 02a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urriaren 2ko Itsasuko berriak

urriaren_2ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Urriaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016