BERRIAK

Astelehenean eginen dute sartzea AEK-ko ikasleek

astelehenean_eginen_dute_sartzea_aek_ko_ikasleek

MP3 jaitsi

AEK bere sartzea prestatzen ari da azken egun hauetan eta, euskara ikasi edo hobetu nahi dutenek, izena emaieko epe ofiziala aste honetan zuten.

Herri desberdinetan, AEK bakoitzak bere erritmoa atxiki du, Olatz Idoate, Azkaineko Gau Eskolara hurbildu da, eta Sebastien Castet-ekin hitz egin du.

2023ko Irailaren 29a

BERRIAK

Arrast : Joseba Agirrezabalagaren obrak Uztaritzen ikusgai urriaren 26a arte

arrast_joseba_agirrezabalagaren_obrak_uztaritzen_ikusgai_urriaren_26a_arte

MP3 jaitsi

Joseba Agirrezabalaga Azpeitiar artistaren lanak ikusgai dira urriaren 26a arte, Uztaritzeko Ttok arte lekuan.

Erritmoa, errepetizioa eta aldaketaren ideia da nagusi sortzen dituen obretan.

Arte ederrak ikasi ditu 2006a arte, eta ondotik Master bat egin du arte ikerkuntzan. Bainan teoria baino, praktikatu nahi zuela Masterraren ondotik erran dio Joseba Agirrezabalagak Panpi Mercapideri.

2023ko Irailaren 29a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Biarritzeko Latinoamerikar film festibalean egon da Otxanda Larzabal Idiart

biarritzeko_latinoamerikar_film_festibalean_egon_da_otxanda_larzabal_idiart

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart gure zinema kronikari laguntzailea Biarritzeko Latinoamerikar festibalean izan da aste huntan, El Viento Que Arrasa film argentinarra ikusi ahal izan du.

Bestalde, Michel Gondry-ren azken filma ikusi du ere, Le livre des Solutions. Arantxa Idiederrekin aipatu ditu.

2023ko Irailaren 29a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Irailaren 28ko Etxalar eta Baztango berriak

irailaren_28ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Irailaren 28a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Arte obrak, errealitate birtualean deskubritu Biarritzen

arte_obrak_errealitate_birtualean_deskubritu_biarritzen

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarrirekin, hilabetero Biarritzeko berriak ematen dikigu herriko etxetik:

  • Mintzalasaien bilanarekin hasi da, sorpresa onak ekarri dituen ekimena.
  • Amerika Latinar film festibalaz ere aipamena, azkena egunak direlarik.
  • Errealitate birtualean, arte obretan murgiltzea urriaren 3tik 28ra
  • Brouillarta erakusketaren 25.edizioa urriaren 7 eta 8an.

2023ko Irailaren 28a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 09 26

adi_2023_09_26

MP3 jaitsi

Belako, Amorante, Liher, Leihotikan, Isaac Delusion, Will Butler, Ponto Preta, John (Timestwo), Grrrl Gang!, Ken Mode, Trounce, Sylosis

2023ko Irailaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016