BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 18ko Itsasuko berriak

irailaren_18ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 18a

BERRIAK

Ongi etorri euskarara : Mintzalasai hasia da

ongi_etorri_euskarara_mintzalasai_hasia_da

MP3 jaitsi

Mintzalasai, euskara entzuteko eta praktikatzeko hitzordua da Biarritze, Baionan eta Angelun animazio desberdinei esker. Biarritzen abiatu zen ekimenaren 12. edizioa izanen da aurtengoa, irailaren 18tik 24ra.

Proposamen ainitz prestatu dituzte aste guzi honetan zehar, igande arte Marion aintzirako besta handiarekin bukatzeko.

Euskara ez dela bakarrik kantuetan entzuten, nahi dute frogatu Renaud Davant, Oihana Zamponi eta Ortzi Jauregi elkarteko kideek erran daukuten bezala.

2023ko Irailaren 18a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Otxanda Larzabal Idiart zinema kronikaria bi gomendiorekin dator

otxanda_larzabal_idiart_zinema_kronikaria_bi_gomendiorekin_dator

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal Idiart gure zinema kronikaria berriz itzuli da sartze honetan. Bi astero ikusi dituen bi film bederen aipatuko dizkigu. Aste honetan:

  • Anatomie d'une Chute, Cannes-ko festibalean Urrezko Palma jaso duen filma, eta gustukoa izan duena.
  • Le Ciel Rouge, film alemana, lagunartekoen arteko topaketa baten istorioa.

2023ko Irailaren 17a

BERRIAK

"Historian, beti izan dute harreman konplikatu bat, apezek eta diozesak musikarekin, eta soinulariekin"

_historian_beti_izan_dute_harreman_konplikatu_bat_apezek_eta_diozesak_musikarekin_eta_soinulariekin_

MP3 jaitsi

Xabier Itzaina zientzia politikoetan ikerlari zuzendari da CNRS-an. Itsasuarraren ustetan, dantza landua izan da, bainan musikarien paperaren azterketa eskas zen. "Tanburinaren gizartea" liburua atera zuen joan den urtean, azterketa hori bururaino eramanez.

Artxibo lana egin du, 16. Mendetik hasten dira berak bildu dituen dokumentuak. Tanburinaren Gizartea liburuaren izenburua ere hartzen du larunbatean Uztaritzen emango duen hitzaldiak. Tradizioa edo ohiturak aldatzen direlako, Historizitate horrek izan duen eragina musikariengan aipatuko du.

HItzaldia larunbatean emango du Uztaritzen arratsaldeko 5.30tan, Haitze Gazteluan antolatzen duten ondare egunaren kari. Gazteluaren bisita gidatuak ere izango dira egunean zehar, izena eman behar da : 07 69 43 89 67. 6.30tan ENARA abesbatzaren kontzertua izango da.

2023ko Irailaren 15a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Irailaren 15eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

irailaren_15eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 15a

BERRIAK

Eskalada pareta bat laster Itsasun?

eskalada_pareta_bat_laster_itsasun_

MP3 jaitsi

Gela batean eskalada pareta bat eraikitzea, hau izan da Arroka elkarteak aurkeztu duen egitasmoa Itsasun. Trinkete zaharra Herriak erosi zuen, eta deialdi publiko bat egin zuten herritarrei galdegiteko, pilotaz gain zoin proiektu nahi zuten hemen garatu.

Aurkeztu zen proiektuen artean, Arroka elkarteak proposatu eskalada pareta atxikia izan da besteak beste. Proiektuaren aurkezteko egun bat izanen da irailaren 16an Itsasun.

Arroka elkarteko Ximun Zubieta eta Dioni Agerrekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2023ko Irailaren 14a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016