BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Irailaren 15eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

irailaren_15eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 15a

BERRIAK

Eskalada pareta bat laster Itsasun?

eskalada_pareta_bat_laster_itsasun_

MP3 jaitsi

Gela batean eskalada pareta bat eraikitzea, hau izan da Arroka elkarteak aurkeztu duen egitasmoa Itsasun. Trinkete zaharra Herriak erosi zuen, eta deialdi publiko bat egin zuten herritarrei galdegiteko, pilotaz gain zoin proiektu nahi zuten hemen garatu.

Aurkeztu zen proiektuen artean, Arroka elkarteak proposatu eskalada pareta atxikia izan da besteak beste. Proiektuaren aurkezteko egun bat izanen da irailaren 16an Itsasun.

Arroka elkarteko Ximun Zubieta eta Dioni Agerrekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2023ko Irailaren 14a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Ibarrungo bestak hurbiltzen dira Senpere aldean

ibarrungo_bestak_hurbiltzen_dira_senpere_aldean

MP3 jaitsi

Elur Alberdi Senpereko berri emailea gurekin dugu berriz, hilabetero herriko etxetik ondoko asteetako hitzorduak aipatzen dizkigu:

  • Ibarrungo festak irailaren 29tik urriaren 2ra.
  • Darius antzerkia, Larreko gelan gaueko 7etan Irailaren 19an
  • Solange Añorga irailaren 24an, arratsaldeko 5etan
  • Dantzen europear lehiaketa irailaren 30ean.

2023ko Irailaren 14a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 09 12

adi_2023_09_12

MP3 jaitsi

Elorri Lambert, Txuma Murugarren, Karma, Empire Of Disease, Dope Lemon, Al/ce et le Voisin, Yard Acy, The Chemical Brothers, Pachyman, Royal Blood, Pomegranate Tiger.

2023ko Irailaren 13a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Irailaren 13ko Makea eta Lekorneko berriak

irailaren_13ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Irailaren 13a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Garagardo mundua prezioa eta komunikazioa da, ez duzu egiten garagardo bat, etiketa bat egiten duzu, nik ez nuen hori kondutan hartua"

_garagardo_mundua_prezioa_eta_komunikazioa_da_ez_duzu_egiten_garagardo_bat_etiketa_bat_egiten_duzu_nik_ez_nuen_hori_kondutan_hartua_

MP3 jaitsi

Martin Lemaire, Senpertarra ginuen asteazkeneko gomita aste honetan Gure Irratian. Goizeko 9ak eta 10ak artean gai desberdinak jorratu ditu Panpi Mercapidek, laborariarekin. Uztaritzen bizi da gaur egun. Garagardo egile izana da eta zergatik utzi duen ere azaldu dauku.

Lurzaindiak lagundurik, gaur egun Donibane Lohizunen mahastiak landatu ditu.

2023ko Irailaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016