BERRIAK

Besta herrikoi eta euskaldunak nahi dituzte Hazparneko gazteek

besta_herrikoi_eta_euskaldunak_nahi_dituzte_hazparneko_gazteek

MP3 jaitsi

Hazparneko bestak iraganen dira asteburu hontan, ekainaren 23tik 25era ostiraletik iganderat. Astelehenean Zelai auzoan animazioak izanen dira, bertako bestentzat.

Besta herrikoi eta euskaldunak nahi dituzte antolatu.

Besta komiteko bi kiderekin mintzatu da Panpi Mercapide, Ana Bidart eta Iulen Vrignonekin.

2023ko Ekainaren 21a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Ekainaren 19ko Azkaingo berriak

ekainaren_19ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Ekainaren 19a

BERRIAK

Miru Gorri gero eta guttiago, bainan zergatik?

miru_gorri_gero_eta_guttiago_bainan_zergatik_

MP3 jaitsi

Miru gorrien populakuntza ikertzeko programa martxan da. Joan den astean Baxe Nafarroan, 20 miruri jarri dizkiete GPS balisak, haien joan jinak aztertzeko.

Erran behar da Miru Gorrien kopurua ttikitzen ari dela. Fenomeno horren zergatia argitzea da xedea. Marga Forestier mintzatu da Xabi Darthayette ornitologo eta kordistarekin.

2023ko Ekainaren 19a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Ekainaren 15eko Lehuntzeko berriak

ekainaren_15eko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2023ko Ekainaren 16a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Ekainaren 16ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

ekainaren_16ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Ekainaren 16a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Biarritzeko herrixkak igande gaua arte

biarritzeko_herrixkak_igande_gaua_arte

MP3 jaitsi

Viviane Itursarri Biarritzeko ondoko hitzorduak hilabetero gurekin dugu. Aldi huntan:

  • Biarritzeko herrixka edo Casetas horiek idekiak dira igande arte itsas bazterrean, Euskal Kosta gunean.
  • Biarritzeko herriko etxeak udarako langileak bilatzen ditu.
  • Enara eta Errobi Kanta ekainaren 16an
  • Mintzalasai prestatzeko, lehen bilkura publikoa ekainaren 20an, 7etatn Arroka-ren lokalean, Surfrider parean.
  • Upeldegietako herrixka - Village des Bodegas; udan uztailaren 15ean eta agorrilaren 12an.

2023ko Ekainaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016