BERRIKETARIAK | AZKAINE

Ekainaren 6ko Azkaingo berriak

ekainaren_6ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Ekainaren 12a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Ekainaren 6ko Itsasuko berriak

ekainaren_6ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Ekainaren 12a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Ekainaren 9ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

ekainaren_9ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Ekainaren 09a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Haurrak urruntzen dira naturarengandik, lotura galdu dute"

_haurrak_urruntzen_dira_naturarengandik_lotura_galdu_dute_

MP3 jaitsi

Xipak, Sarboak edo Gobi Gobio, Loloak arrain ttipi batzu eta Amuarrain batzu arrantzatzen ari direla haurtxo batzu, Julen Jauregik bere sasoiko azken kronikarentzat MIFENEC elkarteaz hitz egin nahi zuen, baita naturarekiko egiten den pedagogia, eta honen garrantziaz.

Naturan ibiltzea burasoekin, garai batez gehiago egiten zen, erreka bazterretan ibiliz, natura erabiliz trasmititzen den hori galdu dela uste du Julen Jauregik. Parada beretzat ere arrantza eta ihizia aipatzeko.


2023ko Ekainaren 09a

BERRIAK

"Seask'up futbol lehiaketan euskara ateratzen da garaile"

_seask_up_futbol_lehiaketan_euskara_ateratzen_da_garaile_

MP3 jaitsi

SeaskÀ¢Â€Â™up Seaskako kolegioen arteko futbol lehiaketa bat iraganen da larunbat honetan Baiona aldean.

Ikasle, irakasle eta burasoak lehiatuko dira Baionako Estitxu Robles Kolegioan, Gorputz heziketako irakasle den Eñaut Alfaro-rekin mintzatu da Olatz Idoate.

2023ko Ekainaren 09a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Frantziako Turreko txirrindulariek, Senpereko bestak zeharkatuko dituzte

frantziako_turreko_txirrindulariek_senpereko_bestak_zeharkatuko_dituzte

MP3 jaitsi

Eritasunaren kontra borrokan aritu ondoan, gurekin dugu berriz Elur Alberdi Senpereko berri emailea. Pozik itzuli da, herriko ondoko hitzorduak emateko:

  • Ekainaren 18an Motocross lehiaketa
  • Ekainaren 21ean musikaren besta kari Six Toys taldea
  • Senpereko bestak ekainaren 30etik uztailaren 4ra iraganen dira, ikusiko astelehenarekin Frantziako Turra izanki egitaraua zoin izango den.

2023ko Ekainaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016