KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Elektrikazko arrainketa, espezie kontaketarentzat

elektrikazko_arrainketa_espezie_kontaketarentzat

MP3 jaitsi

Elektrikazko arrantza, badakizue zer den?

Ez badakizue… adi egon ondoko minutetan, MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregik esplikapenak eman baitizkio Olatz Idoateri, Mugerre, Lehuntze eta Beskoitze artean dira aldi honetan, erreka bazterrean.

2023ko Maiatzaren 12a

BERRIAK

Hiru Pinpirinak, Raid Amazones lasterketarentzat prestatzen ari dira

hiru_pinpirinak_raid_amazones_lasterketarentzat_prestatzen_ari_dira

MP3 jaitsi

Amaia Sorhaitz, Séverine Trichet, eta Chrystelle Arrieta baionarrek azaroan iraganen den "Raid Amazones" lasterketan parte hartuko dute. Emazteei bakarrik zuzendua den elkartasuneko lasterketak, kirola eta integrazio soziala uztartzen ditu. Chrysalide elkartea laguntzea erabaki du hirukoteak.

Goizetan kirolak hartzen badu protagonismoa, arratsaldetan, lekuko jendeekin egiten dira aktibitateak. Olatz Idoate, Séverine Trichet eta bereziki Amaia Sorhaitzekin solastatu da.

Hiru Pinpirinak, instagramen segitzen ahal dituzue eta dizuz laguntzeko hemen.

2023ko Maiatzaren 12a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Maiatzaren 12ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

maiatzaren_12ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Maiatzaren 12a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Poulet Frites, dokumental berezia polizia segituz

poulet_frites_dokumental_berezia_polizia_segituz

MP3 jaitsi

Otxanda Larzabal-Idiart zinema kronikariak azken aldian aipatu zituen film batzu ikusi dituz azkenean:

  • Bañolet, Maia Iribarne eta Paxkal Irigoienena, azken aldiz aurkeztuko dutena ekainaren 1ean Kanbon, gaztetxekoekin ere joaitea gomendatzen du.
  • 20.000 erle espezie, saristatua izan den aktore gaztearekin, gustatu zaio ere Otxandari.
  • Poulet Frites dokumentala ere gomendatu digu, Strip Tease frantses emankizun famatuko egileena, sarean ikusgai duzuena.

2023ko Maiatzaren 12a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Maiatzaren 11ko Etxalar eta Baztango berriak

maiatzaren_11ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Maiatzaren 11a

BERRIAK

Herri Urrats aitzin, gorputzak berotzeko ohiturazko gaualdia Saran

herri_urrats_aitzin_gorputzak_berotzeko_ohiturazko_gaualdia_saran

MP3 jaitsi

Hiru urteko pausa baten ondotik, Sarako Gaztetxeak Urrats gaua berriz antolatzen du larunbat honetan. Izenak dion bezala, Herri Urratsi loturiko kontzertua izanen da, bezperan iraganen dena, eta batzuk baliatzen dutena motorren berotzeko, Senpereko Aintziran iraganen den Euskararen aldeko besta aintzin.Olatz Idoate antolatzaileengana joan da, Sarako Gaztetxera, eta bertan Antton Etxeberri topatu du.

6etatik goiti maiatzaren 13an, Sarako polikiroldegian sartzea 5eurotan:

  • Rakatapunk
  • Kamuts
  • Rodeo
  • Bastardix

2023ko Maiatzaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016