EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #16

disko_gogorra_16

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet. Hilabete honetako emankizunean:

  • Elida Almeida
  • Tim Maia
  • Bongos Ikwe
  • Bob Jalil
  • Mahmoud Ahmed
  • Emel Mathlouthi
  • Otello Profazio
  • Sunsay eta John Forte
  • Serghino Meriti
  • Mamani Keita eta Marc Minelli
  • Omar Souleyman
  • 47 Soul
  • Ras G eta the african space program


2023ko Maiatzaren 18a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Maiatzaren 18ko Lehuntzeko berriak

maiatzaren_18ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2023ko Maiatzaren 18a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Mintzalasai irailean izango da, eta zuen proposamenak egiteko orain da

mintzalasai_irailean_izango_da_eta_zuen_proposamenak_egiteko_orain_da

MP3 jaitsi

2 hilabeteko pausa baten ondotik, Miarritzeko herriko etxean euskara teknikaria den Vivianne Ithurassarik berriz emaiten digu Miarritzeko aktualitatearen berri.

  • Atabalen: kontzertuak maiatzak 17an Atzar'Hadi Xutik eta Watson ekainaren 3an
  • Auzapezaren permanentziak: maiatzaren 25ean ekainaren 22an (izena emanez)
  • Casetas herrixkak ekainaren 14tik 18ra
  • Mintzalasai : irailaren 18tik 24ra

2023ko Maiatzaren 17a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

Patrick Larrondorekin hizketan, uraren erabilpenaz eta banaketaz

patrick_larrondorekin_hizketan_uraren_erabilpenaz_eta_banaketaz

MP3 jaitsi

Legarraldea edo "lohialdea" aldi honetan, Panpi Merkapide berriz joan da Patrick Larrondo baratzezainaren gana.

Negutegian aldaketa sendi da hilabete batetik bestera, bero egin du, euri piskabat, landareei on egin die. Ureztatzea tantaz-tanta, ilarrak, landare ttipiak landatu aitzin, edota patata gozoa edo batata.

2023ko Maiatzaren 17a

KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Emazte horiek, pentsamoldeak astintzen dituzte, elkartasuna, berdintasuna eta maitasuna aldarrikatuz"

_emazte_horiek_pentsamoldeak_astintzen_dituzte_elkartasuna_berdintasuna_eta_maitasuna_aldarrikatuz_

MP3 jaitsi

Joanes Garcia basurko musika kronikariak bi bakarlari eta talde bat entzutea proposatzen digu hilabete honetan, emazte botzak nagusi.

Leyla McCalla, amerikarra, bainan haitiko sustraiekin, bere musikan agertzen direnak, blues et cajun doinuekin.

Boygenius, Julien Baker, Phoebe Bridgers, eta Lucy Dacus musikariz osatu "supertaldea".

Natalie Merchant 60 urteko artistak, aspaldian ez zuen diskorik atera, Keep Your Courage atera berri du, eta Saratik pasa diren Lankum taldearen bertsio bat proposatu digu Joanes-ek.

2023ko Maiatzaren 17a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Maiatzaren 17ko Makea eta Lekorneko berriak

maiatzaren_17ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Maiatzaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016