BERRIKETARIAK | AZKAINE

Apirilaren 24ko Azkaingo berriak

apirilaren_24ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Apirilaren 24a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Apirilaren 24ko Itsasuko berriak

apirilaren_24ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Apirilaren 24a

BERRIAK

Mixel Etxekoparren Hotza eta Hitza ikusgarria Hazparnen asteazkenean

mixel_etxekoparren_hotza_eta_hitza_ikusgarria_hazparnen_asteazkenean

MP3 jaitsi

Izadiak baditu bere hotsak... eta hotsa musikatu daiteke, nahi badugu.

Mixel Etxekopar txirula jole famatua Hazparneko mediatekan izango da asteazken huntan, Soinuaren hilabetearen kari. Kantua, txistua, edota txirula oinarri dituen ikusgarria izango da. Berezitasun batekin, bere eskuen artean izango baitu, Otxozelaiko harpean aurkitua izan zen flauta baten kopia, sai batean hezurrean egina izan zena.

Arantxa Idiederrek Mixel Etxekopar juntatu du asteazkenekoa aipatzeko.

Asteazkenean Hazparneko mediatekan izango da Mixel Etxekopar soinuaz prestatu duen ikusgarriarentzat. 10:00etan frantsesez eta 11:00etan euskaraz (2 emanaldi) Emanaldi bakoitzaren iraupena: 45 min inguru urririk da bainan izena eman behar da aitzinetik, Hazparneko mediatekara deituz, edo sarean.

2023ko Apirilaren 24a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Apirilaren 21eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

apirilaren_21eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2023ko Apirilaren 21a

KRONIKAK
XABI ETXEBERRI | MUSIKA

"Steve Reich bera Judua izanki Europan egon balitz, beste tren mota batzu hartuko zituela, paraleloa egin nahi zuen"

_steve_reich_bera_judua_izanki_europan_egon_balitz_beste_tren_mota_batzu_hartuko_zituela_paraleloa_egin_nahi_zuen_

MP3 jaitsi

Musika konpositore amerikarra, musika minimalista eta errepikakorra sortzen duena, Steve Reich aipatzen proposatzen du aldi honetan Xabi Etxeberri musikari kronikariak.

1988 urtean sortu Different Trains obra aipatu nahi izan du, Steve Reich-en obra famatuenertariko bat, azken honen bizipenetan oinarritua, ttipitako trauma batean oinarritua. Paraleloa egiten du bigarren gerlako nazien trenekin.

2023ko Apirilaren 21a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Apirilaren 20ko Etxalar eta Baztan aldeko berriak

apirilaren_20ko_etxalar_eta_baztan_aldeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2023ko Apirilaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016