KRONIKAK
JOANES GARCIA BASURCO | MUSIKA

"Emazte horiek, pentsamoldeak astintzen dituzte, elkartasuna, berdintasuna eta maitasuna aldarrikatuz"

_emazte_horiek_pentsamoldeak_astintzen_dituzte_elkartasuna_berdintasuna_eta_maitasuna_aldarrikatuz_

MP3 jaitsi

Joanes Garcia basurko musika kronikariak bi bakarlari eta talde bat entzutea proposatzen digu hilabete honetan, emazte botzak nagusi.

Leyla McCalla, amerikarra, bainan haitiko sustraiekin, bere musikan agertzen direnak, blues et cajun doinuekin.

Boygenius, Julien Baker, Phoebe Bridgers, eta Lucy Dacus musikariz osatu "supertaldea".

Natalie Merchant 60 urteko artistak, aspaldian ez zuen diskorik atera, Keep Your Courage atera berri du, eta Saratik pasa diren Lankum taldearen bertsio bat proposatu digu Joanes-ek.

2023ko Maiatzaren 17a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Maiatzaren 17ko Makea eta Lekorneko berriak

maiatzaren_17ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Maiatzaren 17a

BERRIKETARIAK | SARA

Maiatzaren 16ko Sarako berriak

maiatzaren_16ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Maiatzaren 16a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

Mugerretik Lehuntzera, Gabi Casenaven ezagutza egin dugu hilabate honetan

mugerretik_lehuntzera_gabi_casenaven_ezagutza_egin_dugu_hilabate_honetan

MP3 jaitsi

Bizi parte nagusi bat Lehuntzen pasa du, bainan bihotza beti bere sorterrian izan duena, Mugerren.

Gabi Casenave-ekin egin zuen elkarrizketa proposatu digu hilabeteko kronikan Terexa Lekunberri antroplogoak. Mugerren 1933n sortu zenak, biziaren bigarren parte bat Lehuntzen egin du.

Etxeko andere izateko eskola, berontziak egiteko lantegia edo gatz salinetako lana aipagai aldi honetan Arantxa Idiederrekin.

2023ko Maiatzaren 16a

BERRIAK

Auzia aitzin, Ttattola gaztetxearen sustengu gaualdia Aiherran

auzia_aitzin_ttattola_gaztetxearen_sustengu_gaualdia_aiherran

MP3 jaitsi

Baionako auzitegira deitua da maiatzaren 25ean Hazparneko Ttattola gaztetxeko kide bat. Gaztetxerik lortzen ez zutela eta, etxe huts bat okupatu zuten 2021eko abuztuan. Handik kanporatuak izan ziren, bi gazte jendarmeriara konbokatuz, eta horietarik bat da orain epaituko dutena.

Iulen Vrignon-ekin mintzatu da Ihintza Arrieta, Gaztetxeko kideetarik bat da, auzia nola ikusten duten galdegin dio.

Ttattolak, ukanen duen epaiketari begira, sustengu gaualdia antolatu du maiatzaren 17an, asteazken gau honetan Aiherrako Denen etxean 20.00etatik aitzina:

  • Zetkin
  • Les Ramoneurs de Menhirs
  • DJ Mixela

2023ko Maiatzaren 16a

BERRIAK

Saran Bizi kolektiboak antolatu hitzaldia gaur

saran_bizi_kolektiboak_antolatu_hitzaldia_gaur

MP3 jaitsi

Saran Bizi kolektiboak, etxebizitzaren problematikaz mintzaldi bat antolatua du astelehen huntan maiatzaren 15ean, Lur Berri gelan, arratseko 19.00etatik goiti.

Bertan parte hartuko dute Alda elkarteko Xebax Krizti eta Etxalde kooperatibako Beñat Etxebestek. Gaelle Blanco antolatzaileak xehetasunak eman dizkio Olatz Idoateri.

2023ko Maiatzaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016