BERRIKETARIAK | MAKEA

Apirilaren 19ko Makea eta Lekorneko berriak

apirilaren_19ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Apirilaren 19a

BERRIAK

Kaskarotenea ikastolak bere 10 urteak ospatuko ditu

kaskarotenea_ikastolak_bere_10_urteak_ospatuko_ditu

MP3 jaitsi

Ziburuko Kaskarotenea ikastola Ziburun duela 10 urte sortu zen 3 haurrekin. Gaur egun 70 ikasleekin, lehengo eskolan kokatua da. Apirilaren 29an besta bat antolatu dute ikastolan bertan, pailazo, bazkari eta kontzertuekin. Panpi Mercapide mintzatu da Xabi Bizkai burasoarekin eta Texa, Odei ta Elaia ikasleekin.

Bazkarirako apirilaren 23a aitzin erreserbak egin behar dira 06 71 84 56 70 zenbakira deituz.

2023ko Apirilaren 19a

BERRIKETARIAK | SARA

Apirilaren 18ko Sarako berriak

apirilaren_18ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Apirilaren 18a

KRONIKAK
EKE | ELEKETA

Michel Irigarai : "Ura bizia da eta Lurra ama"

michel_irigarai_ura_bizia_da_eta_lurra_ama_

MP3 jaitsi

Terexa Lekumberri antropologoak hilabete honetan, Urketa herrira eraman gaitu, bertan elkarrizketatu zuen Mixel Irigaraien ezagutzera.

Famili erroak Baxe Nafarroan, Bordele inguruan sortua, 10 urte zituelarik burasoekin Urketan instalatu ziren. Laborantza etxekoa, Aturri ibaiaren bizian murgildu dena.

Arantxa Idiederren galderei erantzun dio Terexa Lekumberrik.

2023ko Apirilaren 18a

KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

Idortea, sasoiko landaketak eta kilometroak aipagai Patrick Larrondorekin

idortea_sasoiko_landaketak_eta_kilometroak_aipagai_patrick_larrondorekin

MP3 jaitsi

Legarraldean Hendaia aldean landaketak hasi ditu azkarki Patrick Larrondo baratzezainak.

Joan den ostiralean Panpi Mercapide, berak dion bezala "bioman"ekin solasean aritu dira, euripean aldi huntan…

2023ko Apirilaren 18a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Doketan Topa festibalean, zazpi euskal film aurkeztuko dituzte

doketan_topa_festibalean_zazpi_euskal_film_aurkeztuko_dituzte

MP3 jaitsi

Aste huntako zinema kronikan, Otxanda Larzabal Idiartek lehenik frantses film bat aipatu digu "Je verrais toujours vos visages" deitzen dena.

Eta bestalde, bi asteren buruan izango den Doketan Topa, Baionako Atalante zinegelaren festibala aipatu digu, 7 euskal film izango baitira.

2023ko Apirilaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016