KRONIKAK
PATRICK LARRONDO | BARATZEZAINA

Idortea, sasoiko landaketak eta kilometroak aipagai Patrick Larrondorekin

idortea_sasoiko_landaketak_eta_kilometroak_aipagai_patrick_larrondorekin

MP3 jaitsi

Legarraldean Hendaia aldean landaketak hasi ditu azkarki Patrick Larrondo baratzezainak.

Joan den ostiralean Panpi Mercapide, berak dion bezala "bioman"ekin solasean aritu dira, euripean aldi huntan…

2023ko Apirilaren 18a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Doketan Topa festibalean, zazpi euskal film aurkeztuko dituzte

doketan_topa_festibalean_zazpi_euskal_film_aurkeztuko_dituzte

MP3 jaitsi

Aste huntako zinema kronikan, Otxanda Larzabal Idiartek lehenik frantses film bat aipatu digu "Je verrais toujours vos visages" deitzen dena.

Eta bestalde, bi asteren buruan izango den Doketan Topa, Baionako Atalante zinegelaren festibala aipatu digu, 7 euskal film izango baitira.

2023ko Apirilaren 17a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Apirilaren 17ko Azkaingo berriak

apirilaren_17ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2023ko Apirilaren 17a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Apirilaren 17ko Itsasuko berriak

apirilaren_17ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2023ko Apirilaren 17a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Suge berdeen arroltzeak atzeman ditugu konpostagailuan, edo sagarroien kafirak neguan, balio du"

_suge_berdeen_arroltzeak_atzeman_ditugu_konpostagailuan_edo_sagarroien_kafirak_neguan_balio_du_

MP3 jaitsi

MIFENEC aholku eta ikerketa zentroko arduradun tekniko den Julen Jauregirekin Lehuntzen segitzen du hilabete honetan ere Olatz Idoatek. Gaurkoan konposta eta landare inbaditzaileak dituzte aipatu.

Landare inbaditzaileak konpostagailu erraldoietan jarri dituzte, eta 30 urte hasi prozeduraren ondorio eta onurak ikusi dituzte.

2023ko Apirilaren 17a

BERRIAK

Argazkigintza tailerrak Baionako Maubec karrikan, eta gehiago ere

argazkigintza_tailerrak_baionako_maubec_karrikan_eta_gehiago_ere

MP3 jaitsi

Le cri de la Souris elkartea Baionan instalatu berri da, San Izpiritu auzoan, geltoki ondoko Maubec karrikan.

49. zenbakian astelehenetik igandera idekia da gunea, eta tailer desberdinak proposatzen dituzte. Broderia, tindua, marrazkia, grabadura edota argazkilaritza. Elkarteko kidea da Nahia Garat argazkilariak, argazki hartze intuitiboa, irudi irakurketa edo irudi kolaketa proposatzen ditu. Apirilaren 23an gainera arratsalde osoko tailerra proposatzen du argazkilariak.

Telefono zenbakia xehetasunentzat 06.63.87.25.62.

2023ko Apirilaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016