BERRIKETARIAK | MAKEA

Martxoaren 1eko Makea eta Lekonerko berriak

martxoaren_1eko_makea_eta_lekonerko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2023ko Martxoaren 01a

BERRIAK

Angeluko bestak abiatzen direlarik, Ibaialdek ere bere egitaraua proposatzen du

angeluko_bestak_abiatzen_direlarik_ibaialdek_ere_bere_egitaraua_proposatzen_du

MP3 jaitsi

San Leon patroiak manatzen ditu Angeluko bestak.

Aurten, ostegunetik igandera iraganen dira, eta karia hortara, Ibaialde elkarteak, atsalde-arrats berezia prestatua du larunbat honetako. Haitz Pean-eko eremuan, kirola, dantza, kantu eta zikiroa izanen dira protagonista nagusiak. Olatz Idoate, Jean Marc Landaretxe Ibaialde elkarteko kidearekin egon da.

2023ko Martxoaren 01a

BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 28ko Sarako berriak

otsailaren_28ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Otsailaren 28a

BERRIAK

Epaiskan bi hitzordu : osasun mentalaz hitzaldi bat eta bertso bazkari musikatu bat

epaiskan_bi_hitzordu_osasun_mentalaz_hitzaldi_bat_eta_bertso_bazkari_musikatu_bat

MP3 jaitsi

Baionako Epaiska elkarteak bi hitzordu proposatzen ditu aste honetan.

Ostegunean, osasun mentalaz abiatzen duten hitzaldi zikloaren baitan, "Nire minaren etxean" liburua idatzi duen Iñigo Antxorregi Dierez gomitatu dute. Bere bizi kondaira egiten du liburuan, partez bere depresioaz ari delarik. Bestalde larunbatean, bertso bazkari musikatu bat proposatzen dute, eta izen emateak egiteko azken egunak dira (izena emateko 07 45 05 36 90)

Arantxa Idieder mintzatu da Martin Antxia, Epaiska elkarteko kidearekin.

2023ko Otsailaren 28a

KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

Euskal nortasuna eta ohiturei eskainitako "etxeko museo" ttipia

euskal_nortasuna_eta_ohiturei_eskainitako_etxeko_museo_ttipia

MP3 jaitsi

Iguzki Alde leku pribatua den arren, Cabos senar-emazteek bisitak onartzen dituzte beren etxean, gehienez lau lagunez osatutako taldeekin. Joseba Aurkenerena hilabete honetan, Donibane Lohizunen Koldo Cabos arrantzaleak etxean sortu duen museoaz aritu zaigu.

Bisitentzat deitzen ahal duzu 06.83.29.67.53 edo emailez claude.cabos@sfr.fr hitzordua eskatzeko.

2023ko Otsailaren 28a

BERRIAK

Buru askitasuna eta arbola fruitudunen txertatzea

buru_askitasuna_eta_arbola_fruitudunen_txertatzea

MP3 jaitsi

"Buru askitasuna"-ren kontzeptua garatu nahi du Biriatuko herriko etxeak. Martxoaren 4an, larunbatarekin, ikastaldi tailerra antolatzen du Audrey Hoc-ekin, euskaraz, arbola fruitudunen txertatzeaz. 9:00etatik 17:00etara - Herriko Elkartea gelan (Xoldo frontoian) izena emateko deitu herriko etxera 05 59 20 71 24.

Audrey Hoc-ekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2023ko Otsailaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016